miércoles, 30 de septiembre de 2015

Elorrio Photo 2015 Cristina García Rodero


| español | euskara |

AUTOREEN tailerra 2015
Azaroak 28 eta 29


Cristina García Rodero´kintailerra








Ordu kopurua:  15 ordu

Lekua:  Elorrio, Iturrikulturetxean.
Diru kopurua: 100 €

ESKAERA:

elorriophoto@gmail.com helbide elektronikora zuzenduz, hurrengo datuak zehaztuz:
Izen abizenak, telefono zenbakia, posta elektroniko helbidea, eta Cristina García Rodero´en tailerrean interesatuta zagozela adieraziz.






Erreportari baten sortzeprozesua.
Cristina García Rodero


Magnum agentziako argazkilaria da Cristina García Rodero. Argazkilari 
dokumental moduan berrogei urtetan bizi izandako esperientziei buruz hitzegingo 
digu.  Bere lan metodología teknikoa eta urteotan jarraitutako sortze prozesu edo 
lana azalduko du.

Bere lan garrantzitsuenetarikoetan zentratuko da, estilo baten bilakaeran 
ezagututako lurraldeetan, argitaratutako lan eta erakustetan.   Ikus entzunezko´en 
bidez erakutsiko dizkigu euretariko batzuk. Berton erritual zahar eta berriak duten 
edertasun, indar eta intentsitatea imaginetan biltzen dauz.

Gizakiarean jokabidean eta honen esentzian interesatua beti. Gorputz eta 
arima, baliagarri ditu, bizitzaren dualtasun eta kontraesanari buruz hitzegiteko. 
Aldaketa ekonomiko-politiko, gaur eguneko beharrizan eta gatazka sozialak agerian 


Ordutegia:

Azaroak 28, Larunbata: 9:00´tatik, 14:00´tara eta 16:00´tik, 20:00´tara.
Azaroak 29, Igandea: 10:00´tatik, 14:00´tara eta 16:00´tik, 20:00´tara.


Izen emate, eskaera:

elorriophoto@gmai.com helbide elektronikora mezu bat bialdu behar da. Mezuan,  
datu honek erantsi behar dira:

- Izen abizenak
- Telefono zenbaki bat.
- Helbide elektroniko bat. 
- Cristina Garcia Rodero´n tailerra interesatua zaudela aipatu behar da.


Ordaintzeko era:

Mezu elektroniko bidez, lekua erreserbatua duzunaren mezua bialduko 
dizugu. Egun horretatik, 5 eguneko epea eukingo duzu ordainketa egiteko.  
Bialduko dizugun mezuan, kontu korronte zenbaki bat adieraziko dizugu. Kontu 
horretan transferentzia egin beharko dozu.  Behin ingresua egin eta gero, ordaintze 
egiaztagaria bialdu behar diguzu elorriophoto@gmail.com helbidera.
Transferentzia aginduan adierazi beharreko datuak:
Izen, bi abizen eta tailerraren izena: Cristina García Rodero´ren Tailerra.


Baieztapena: (GARRANTZITSUA)

Tailerran lekua erreserbatzeko pausu guztiak egin behar dira.
Lekua dagoela adierazten dan hasiera mezuaren ondoren hamar egun 
pasatu eta transferentziarik ez bada egiten, lekua beste pertsona bati eskainiko 



Cristina García Rodero 

Puertollano (Ciudad Real), 1949. 
Madril´eko `Complutense Unibertsitatea´n Arte Ederretan lizentziatua. 
Bertan, 1983-tik 2005´ra Argazkilaritzako irakasle. 1985´ko Madrileko Arte eta 
Diseinu eskola´n Argazkilaritzan katedraduna.


1973´an, Espainia´ko erritu, jai eta tradizioari buruz ikerketa lana hasten 
du.  Lan hau ‘ Ezkutuko Espainia’ proiektuan isladatzen da. Arlès´eko XX 
Argazkilaritza Internazional bilkuran, Argazki liburu onena zala erabaki zan etan 
honek mundu mailan ezagutueraztera lagundu zion.   

Hainbat sari ditu. Honen artean: Fotobuchpreis – Kodak saria, Sttugart´en 
1990´an. World Press Photo leihaketan hiru aldiz saritua (1993, 1997 eta 2008), 
Eugene Smith Argazkilatza Humanista, Nueva York´en (1990), La Habana, ‘Olorum 
iberoamerikar saria’ 1996’an. Bartzelonan, 2000’an Kazetagintza argazkilaritza 
arloko ‘Godó’ saria. Urte horretan PhotoEspaña barruan, ‘Bartolomé Ros saria’; 
Hurrengo urtean Madril´en Espainiar Geografi elkarteak emandako saria. 

2005´ean, Arte Ederrak eskaini zion merituaren urrezko domina. Handik urte 
batera, Madril´eko komunitateak bere ibilbidea dala eta Kultura saria eskaini zion.
2007´an, kazetaritza grafiko arloko, Alfonso Sánchez García saria, 2008´an SER 
kate´ko komunikazio saria, 2009 ´an ‘Ciudad Real´en. Palentzian, 2010´ean, 
‘Piedad Isla’ sari nazionala. 2011´an `Alcobendas´en argazkilaritza sari 
internatzionala. Handik urte batera, ‘D’Atchall’ behatoki´ko argazkilaritza saria 
Madril’en.


2009’ an, Magnum Photos agentzian, eskubide guztiekin kide izendatzen dabe.
Cristina García Rodero´ren lanak gizakiaren jokabidean interes haundia 
nabarmentzen dau.  Gizakia ´ri buruz, bera osatzen duen: espiritualitate eta 
gorputza ikertzen ditu.  Bizitzaren dualitate eta kontraesanei buruz hitzegiteko: 
erlijioso- fedegabeko, natural-naturaz gaindiko, bizitza-heriotza, plazerra-mina, 
gerra-bakea, hiria-natura, barria-zaharra, lurra-ura, gizona-jainkoa, arima-lurra.

Mendeetan iraun duten tradizio eta errituez gain sinismen eta manifestazio 
barriak ikertzen ditu. Aldaketa politiko-ekonomikoak gaur eguneko beharrizan eta 
gatazkek eragindakoak. 


‘ElorrioPhoto’ EAT (Elorrio´ko Argazki Taldea) ren ekintza bat da.

www.eat.kzcomunidade.net


Argazkiak: Cristina García Rodero

http://elorriophoto.blogspot.com.es/

sábado, 22 de febrero de 2014

Elorrio Photo 2014 David Jímenez´ekin tailerra

| español | euskara |

AUTOREEN tailerra 2014
10 y 11 de MAYO

Ordu kopurua:  15 ordu
Lekua:  Elorrio
Diru kopurua: 100 €
 

ESKAERA:


elorriophoto@gmail.com helbide elektronikora zuzenduz, hurrengo datuak zehaztuz:
Izen abizenak, telefono zenbakia, posta elektroniko helbidea, eta David Jimenez´en tailerrean interesatuta zagozela adieraziz.


Irudi baten bihotza
David Jiménez
 
-    Errealitatea deritxogun hori, gure buruak eraikitako zera da.

-    Sortze prozesu guztietan, adierazpen pertsonal eta zerbait adierazteko desia edo beharrizanen arteko oreka bat dago.
 

-    Amestu doguzan argazkiak bakarrik eraiki daikeguz.

-    Irudi, pentsamentu eta zentzu.
           Gauzak, zergaitik dira pentsatzen doguzan modukoak? Eta ez alderantziz?

           Zelan gauzatu daikegu, subjetiboa dana,

-    Sortze prozesua.
            Zelan gorpuzten da ideia bat?
            Zelan itzuli daikegu gure mundua ikusteko era, argazki lan batean?

-    Diskurtso bat eraikitzeko  elementuak.
 
           Zein da ikuspuntua, espazioa, denbora eta argiaren papera esangura baten eraikuntzan?



“ElorrioPhoto” EAT argazki taldeak bultzatutako ekintza da (Elorrioko Argazki Elkartea)  www.eat.kzcomunidades.net




https://drive.google.com/file/d/0B12Lyjkb8JtcbkJlbkh5OTJNTE0/edit?usp=sharing
elorriophoto2014davidjimenezeu.blogspot.com


http://youtu.be/OMKpM7A-Vxg
ElorrioPhoto - David Jiménez´en tailerraren aurkezpen bideoa.